Webgune honen jabea hau da:
DONOSTIAKO GOTZAINDEGIA-ELIZBARRUTIKO ARTXIBO HISTORIKOA, Heriz Pasealekua 82, 20008 Donostia. Gipuzkoa (Espainia).
C.I.F.: R2000011E
Telefonoa: +34 943 21 20 00
Posta elektronikoa: zuzen@mendezmende.org
Beste hainbat datu: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa, Donostiako Gotzaindegiko zuzenbide pribatuko ente publikoa da.
Web-orria erabiltzerakoan, atariak “Erabiltzaile” izaera esleituko dio sartu denari eta www.mendezmende.org web gunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.
Zentzu horretan, 'Erabiltzaile' gisa joko da www.mendezmende.org webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.
Erabilera-baldintza orokor hauek, www.mendezmende.org webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.
Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa www.mendezmende.org osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude. www.mendezmende.org webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.
Hori dela eta, erabiltzaileak onartzen du www.mendezmende.org webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.
www.mendezmende.org webguneari internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.
Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, www.mendezmende.org web-orriaren bidez emango dizkiguzun datuak konfidentzialki erabiliko direla eta Donostiako Gotzaindegia jabegoko fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazten dizugu; Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa helbidea Heriz Pasealekua 82, 20008, Donostia, Gipuzkoa, da eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoan behar bezala du izena emana.
Zure datu pertsonalak, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin loturik zure intereserako izan daitekeen informazioa bidaltzeko gorde ahal izango dira (bide arruntez edo elektronikoz), kontrakoa esaten diguzun arte.
Halaber, DBLOari jarraiki, zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizugu; horretarako gutun ziurtatua edo jaso dela egiaztatuko duen baliokidea bidali behar duzu, NANaren fotokopia barne, ondorengo helbidera: Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa, Heriz Pasealekua 82, P.K. 20008 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.
Erregistro elektronikoa gauzatzeko edozein formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke Donostiako Gotzaindegia ezin izatea zure eskaera artatu.
Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa ez ditu bere bezero/erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak saldu, utzi, alokatu edo hirugarren pertsona baten eskutan jartzen.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, jakinarazten dizugu Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa bere sistemetan cookie-ak dituela jarrita. Cookie-ak nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira. Gure web-orrian nabigatzerakoan, gure zerbitzariak cookie-a antzeman dezake eta zure azken bisitari buruzko informazioa eman diezaguke. Nabigatzaile gehienek cookie-ak erabiltzea automatikoki onartzen dute, baina nabigatzailea ordenagailuaren pantailaren bidez cookie-ak jasotzen ari zarela abisatzeko konfigura dezakezu, zure disko gogorrerako sarrera eragotziz.
Erabiltzaileak bermatzen du Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa eskainitako Datu Pertsonalak egiazkoak direla eta berak du horietan izan litekeen edozein aldaketaren berri emateko ardura. Erabiltzailea izango da Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa edo edonolako hirugarren bati formularioan datu faltsu, zehaztugabe, guztiz bete edo berritu gabekoak betetzeagatik sorrarazitako zuzeneko zein zeharkako edozein kalteren arduradun bakarra. Erabiltzaileak ezin gehituko ditu hirugarren baten datu pertsonalak, baldin eta honek bere oniritzia pribatutasun-politika hau ezagututa eman ez badu; datuak gehitze horren erantzule bakarra erabiltzailea izango da.
Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa eskainitako zenbait zerbitzuk datu pertsonalak babesteko aurreikuspen zehatzak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete; hortaz, kasu bakoitzean aipatutako baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza bereziek arautzen ez dituzten kasu guztietan, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira. 18 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazten diegu, Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa webgunean datu pertsonalak emateko, beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela.
Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko erabilerarik zein sarrerarik gerta ez dadin, une oro teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuz. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz menderaezinak.
Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo enpresaren praktikan aldaketa egon delako, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta erabiltzaileak bertan izango du Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, webgunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da.
Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, erabiltzaileak onartu egiten du bere datu pertsonalak, aipatutako jardueretarako, Donostiako Gotzaindegiko- Elizbarrutiko Artxibo Historikoaren fitxategi automatizatuan gordetzeko baimena ematen duela.
Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa eta erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Hala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, Donostiako Gotzaindegia-Elizbarrutiko Artxibo Historikoa eta erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.