Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa

Castellano

Ikerketarako Gela

Jakin badakigu, sakramentuei buruzko dokumentuek balio izugarria dutela, eta asko direla horiek erabiltzen eta kontsultatzen dituztenak.

Horregatik, agiriak honda ez daitezen, mugatu egin dugu jatorrizko agiriak zuzenean erabiltzeko aukera, eta, horren ordez, sakramentu-liburuen kopia mikrofilmatuak kontsultatu ahal izango dira, sakramentu-liburuak baitira erabiltzaileek gehien eskatzen dituztenak.

Bost urte daramatzagu sakramentuen erregistro guztiak aurkibide batean zerrendatzeko, informatizatzeko eta digitalizatzeko lanetan, azkar batean euskarri elektronikoan kontsultatu ahal izateko.

Bertaratzen diren erabiltzaileek, mikrofilmaturiko agiriak kontsulta ditzakete; horretarako hamabi mikrofilm-irakurgailu ditu Artxibokoak gaur-gaurkoz eskura Irakurketa eta Kontsulta Gelan, eta lanean banaka aritzeko beste sei mahai, mikrofilmaturiko kopiarik ez duten jatorrizko agiriak –sakramentu ez beste dokumentuak, alegia– aztertzeko.

Hitzordua aurrez eskatu

Gure fondoak kontsultatzeko beharrakoa da ordua aurrez eskatzea. Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan.

Deitu 943 212 000; atzerritik: (+34) 943 212 000

Jendearentzako ordutegia

- Goizez: Asteartetik ostiralera, 9:30etatik 13era.
- Arratsaldez: Astelehenetan, 15:30etatik 19etara.

Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan.

Zerbitzuak


©
Donostiako Gotzaindegia, Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
Obispado de San Sebastián, Archivo Histórico Diocesano
Heriz pasealekua, 82
20008 Donostia-San Sebastián
GIPUZKOA