logo

Espainiako Gotzainen Batzarrak Jose Angel Garro Muxika, gure elizbarrutiko Artxiboko zuzendaria, Elizako Bibliotekari Elkarteko Presidente izendatu du.

Lazkaon jaioa, Giza eta Kultura Antrologian lizentziatua da Jose Angel Garro Muxika; Deustuko Unibertsitatean Kultur Baliabideen Kudeaketan graduondokoa ere badu; Batikanoko Artxibo Sekretuaren barne dagoen Eskolan, Paleografian, Diplomatikan eta Artxibistikan diplomatua da eta Batikanono Bibliotekan Biblioteconomian graduatua.

1989tik gure elizbarrutiko Artxikoko zuzendari dugu eta 1993tik Elizbarrutiko Kuriaren Artxiko Historiakoaren zuzendari izateaz gain, Elizbarrutiko Artxibatzaile Nagusi da. 2003tik hona, Artzain Onaren katedraleko Artxiboaren eta Bibliotekaren ardura ere bere esku dago.

2001an Espainiako Artxibatzaile Elkarteko zuzendaritzaren bozeramaile da eta 2005etik elkarteko diruzain lanetan ari da; bere zereginen artean, kongresu eta argitalpenen kudeaketa ekonomia eta erakundeko web orria martxan jartzea.

Urte berean, On Juan Mari Uriarte gotzainaren aginduz, On Jose Maria Arizmediarrieta, Mondragon Kooperatibako eta Euskadiko Kutxako sortzailearen kanonizaziorako Historian eta Artxibistikan aditu izendatu zuten.

2007tik 2010ra Artxibo, Biblioteka eta Dokumentazio guneetako Profesionalen Euskal Elkarteko Presidentea izan da. Eta 2008tik 2010ra Espainiako Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazioa eta Museistikako Federazioko bozeramale lanetan izan da; Kuala Lumpurren (Malaisia) izan zen Nazioarteko Artxiboen Kontseiluan ere parte hartu zuen.

Lan gutxi ez eta Diario Vasco egunkarirako korrespontsal lanetan ere ibili da azken urteotan eta bertako historiaz eta artxibistikaz argitalpenak baditu; internetez datu baseen digitalizazioaz eta zabalketaz, batik bat.

Madrid, 2015eko otsailaren 26a

Elizako Bibliotekarien Elkarteko Presidentearen agurreko hitzak

Ikusi argazki guztiak